Gure produktuak

Euskal sukaldari adituek diote sekretua kalitatezko produktuetan datzala. Eta halakoxeak dira Donostialdean ekoizten direnak.

Hona hemen Donostialdean bilatu daitezken eskaintza gastronomikoaren zertzeladak.

Baratza ekologikoa

Gure baratzetatik

Tradizioari jarraituz ekoiztutako garaiko produktuak
Zapore guzitarekin, nutrizio ezaugarri guztiekin.
Ezagutu  behar dituzu Astigarragako illarrak, Aginako piperrak, edo Donostialdeako tomateak.

Gure mendietatik

Gure mendietatik

  • Betizua, erdi basati bizi den bertako behi arraza
  • Arkumea- antxumea
  • Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri deitura duen gazta.
  • Perretxikuak eta garaiko onttoak
  • Eztia
Azokak

Azokak

Ohiko azoka eguna, hilabeteroko 2. larunbatean Hernanin, bertan inguruko baserritarrek zuzenean saltzen dituzte garaian garaiko produktoak.

Aginagako txitxardinak

Aginagako txitxardinak

Txitxardina angilaren umea da. Oria ibai bazterrean hartzen da aspalditik; oso preziatuak dira eta kutixia da egun berezietarako.

Sagarrak

Nekazaritza ekologikoa

Bertako ekoizle askok hartu dute erabakia ekologikoki ekoizteko eta ingurua nahiz osasuna errespetuz hartzeko.  Kontsumo talde asko daude ere.

Hernaniko Karabeleko etxaldeak nekazaritza ekologikoa sustatzen du .

Bertan bistita gidatuak antolatzen dituzte etxaldearen funtzionamendua eta barazkien ezaugarriak ezagutarazteko

www.karabeleko.org

Nekazaritza ekologikoa

Jardunaldi gastronomikoak

Txotx irekiera (Astigarraga-Hernani)
Illarraren astea (Astigarraga)
Sagardo egunak
(Usurbil, Astigarraga, Hernani)
Sagar Uzta (Astigarraga)
Semana Gastronómica (Lasarte-Oria)
Bakailao Astea (Hernani)
Erle Eguna (Usurbil)
Santo Tomás eguna (Usurbil)

Artzai gazta

Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Deitura duen gazta

Euskal artzaien gazta da, ardi latxaren esne gordinarekin egindakoa, gure arbasoek artzantza ulertzen zuten modura. Behin dastatzen baduzu, ziur egon ez dela azkeneko aldia izango.

Gure eskualdean egiten dira Artzai Gazta eta Idiazabal jatorri deitura duten gazta batzuk eta bat ekoizpen ekologikoan.

Gaztategi horietara bisita gidatuak egin daitezke, eta bertan ikusi gazta egiteko jarraitzen diren pausoak urratsez urrats: artaldearen elikadura lehenik, ondoren ardiak jetzitzea, eta amaieran, gaztandegian gazta egitea.

www.basquecooltour.com

Idiazabal gazta

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This