Txotx!
Sagardogintzaren kulturaz gozatu sagardoaren lurraldean
Sagardogintza
Sagardoaren sekretuak
Sagardoa trukerako txanpona izan zen, foru legeak babestua eta esploratu gabeko itsasoetan euskal marinelek lagun izan zuten edari miragarria.
Azken urteetan sagardoa bere esparrua berreskuratzen ari da, eta euskal gastronomiak duen eskaintza zabalari balio erantsia ematen dio.
Txotx garaia
Txotx! oihuarekin batera hasten da sagardotegi garaia.
Azken urteotan, hainbat esparrutako pertsonaia nabarmenei egokitu zaie txotx denboraldiari hasiera emateko ohorea: “Loreak” filman parte hartu duten emakume aktoreak, Miguel Indurain txirrindularia, Ainhoa Arteta sopranoa, Karlos Arguiñano sukaldaria, Josune Bereziartu eskalatzailea, Retegi II, Aimar Olaizola eta Martinez de Irujo pilotariak, Aritz Aranburu surflaria, Oskorri musika taldea, Eneko Atxa sukaldaria,Aranzadi zientzia elkartea,besteak beste.
Sagardozaleen erritua
Sagardotegietan nabarmena da jarraitzen den errituala. Erritual horretan ikusten da garai bateko dastaketa komertzialaren kutsua, mokaduak jatea eta salmentarekin zerikusia zuen guztia.
Gakoak kontatuko dizkizugu:
- Sagardoa kupeletik bertatik hartzen da.
- Kupela tapoi funtzioa duen txotxa kenduta irekitzen da. Egun, kupel gehienek iturriak dituzte. Errenkadan jarri eta, erronda bukatzen denean, berriro ixten da kupela. Egun, kupel gehienek iturriak dituzte. Errenkadan jarri eta, erronda bukatzen denean, berriro ixten da kupela.
- Lehen zutik jateko ohitura zegoen, baina gaur egun sagardotegi gehienetan mahai eta aulki luzeak dituzte.
- Ohiko menua: bakailao-tortila, bakailaoa piperrekin eta txuleta; postrerako, gazta eta intxaurrak. postrerako, gazta eta intxaurrak.
- Nahi adina sagardo edan dezakezu.
Sagardoaren Mundua jaiarekin estuki lotua dago
Txotx garaia
Sagardo eguna
Bisita gidatua
Ahaztuko ez duzun esperientzia didaktikoa da.
Sagardoetxea
Gure gidan
Batzuk bisita gidatuak eskaintzen dituzte.