Txotx!

Sagardogintzaren kulturaz gozatu sagardoaren lurraldean

Sagardogintza

Sagardoaren sekretuak

Zaila da garai batean sagardo naturalak gure lurraldearen ekonomian izan zuen garrantzia susmatzea. Eskualdeko baserri gehienek beren produkziorako tolarea zutela irudikatzen dugu.

Sagardoa trukerako txanpona izan zen, foru legeak babestua eta esploratu gabeko itsasoetan euskal marinelek lagun izan zuten edari miragarria.

Azken urteetan sagardoa bere esparrua berreskuratzen ari da, eta euskal gastronomiak duen eskaintza zabalari balio erantsia ematen dio.

Txotx garaia

Txotx! oihuarekin batera hasten da sagardotegi garaia.

Azken urteotan, hainbat esparrutako pertsonaia nabarmenei egokitu zaie txotx denboraldiari hasiera emateko ohorea: “Loreak” filman parte hartu duten emakume aktoreak, Miguel Indurain txirrindularia, Ainhoa Arteta sopranoa, Karlos Arguiñano sukaldaria, Josune Bereziartu eskalatzailea, Retegi II, Aimar Olaizola eta Martinez de Irujo pilotariak, Aritz Aranburu surflaria, Oskorri musika taldea, Eneko Atxa sukaldaria,Aranzadi zientzia elkartea,besteak beste.

 

Sagardozaleen erritua

Sagardotegietan nabarmena da jarraitzen den errituala. Erritual horretan ikusten da garai bateko dastaketa komertzialaren kutsua, mokaduak jatea eta salmentarekin zerikusia zuen guztia.

Gakoak kontatuko dizkizugu:

  1. Sagardoa kupeletik bertatik hartzen da.
  2. Kupela tapoi funtzioa duen txotxa kenduta irekitzen da. Egun, kupel gehienek iturriak dituzte. Errenkadan jarri eta, erronda bukatzen denean, berriro ixten da kupela. Egun, kupel gehienek iturriak dituzte. Errenkadan jarri eta, erronda bukatzen denean, berriro ixten da kupela.
  3. Lehen zutik jateko ohitura zegoen, baina gaur egun sagardotegi gehienetan mahai eta aulki luzeak dituzte.
  4. Ohiko menua: bakailao-tortila, bakailaoa piperrekin eta txuleta; postrerako, gazta eta intxaurrak. postrerako, gazta eta intxaurrak.
  5. Nahi adina sagardo edan dezakezu.

 

 

 

Sagardoaren Mundua jaiarekin estuki lotua dago

Txotx garaia

Urtarrilean, sagar zukua sagardo goxo bihurtuta dago, eta sagardotegi denboraldia irekita dago. Ikusmina sortzen du garai honek eta jende ugari hurbiltzen da. Baina sagardotegi batzuk urte osoan daude irekita.

Sagardo eguna

Gure eskualdeko herri guztietan ospatzen baitira sagardoari eskainitako egunak. Gure agenda ikusi

Bisita gidatua

Sagardotegi bat barrutik ezagutu nahi baduzu, ez galdu sagardotegi batzuek eskaintzen dute.

Ahaztuko ez duzun esperientzia didaktikoa da.

www.sagardoa.eus

Sagardoaren lurraldea

 

Sagardoetxea

Sagardoaren munduko sekretu guztiak ezagutu nahi badituzu, ezin besteko hitzordua duzu.

Gure gidan

Donostialdeko sagardotegi guztiak
Batzuk bisita gidatuak eskaintzen dituzte.

Hautaketa onena

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This