Naturak egiten gaitu

     Urnieta

Urumea eta Oria bailaren artean kokatua dago Urnieta herria, mendiz inguratua.

Urnietako mendietan barneratuz gero historiaurreko aztarnak aurkitu daitezke: trikuharriak, mairu-baratzeak, menhirrak eta Marizulo kobazuloa, besteak beste.

Adarramendi da gainik altuena 811 metrorekin eta bailara guztia zaintzen du. Besadegitik abiatuta homologatuta eta seinaleztatutako ibilbideak bilatu ditzazkegu Adarramendiko paraje honetan. Bereziki gomendagarriak dira Muniskue eta Eteneta inguruak.

Eta gaua bertan igaro nahi duenak ere badu non aukeratua: hotelak, pentsioak, landetxeak, etab.

SAN MIGEL JAIAK

Urnietako jaien inguruan, aipatzekoak San Migel eta Xoxokako festak. Iraila eta urrian ospatzen dira eta orduan ateratzen da herria kalera……Herri kirolak eta dantzak ez dira faltako, Oriako Sorgin-dantza bereziki, “mímicoburlesca” dantza berezia, Iñauteritakoa eta gizonezkoek bakarrik parte hartzen dutena, erdiak gizonezkoak interpretatzen dituzte eta beste erdiak emakumeak

Maiatzaren 3an, Azkorte auzoan kokatzen den Santa Kruz ermitan erromeria egiten da urtero. Giro apartaz gozatzeaz gain bertatik eskualdeko bista panoramiko ederrak ikus ditzazkegu ere.

Adarramendi- Oindi

SL-GI-43 (6,4 km)

PR-GI-203 (8,4 km)

Adarramendi eta Oindi mendiak inguratzen dituzten bi ibilbide hauek Urnietako historia, natur eta kultur ondarea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute, hala nola: hainbat monumentu megalitiko, goi-mendietako larreak, baso mugarrotuak, betizu behiak eta bestelako abereak….

Sarobe

Arte Eszenikoen Gunea

Herrigunean Sarobe Arte Eszenikoen Gunea dago, zeina Gipuzkoan erreferentea de arlo horretan. Bertan muntatu eta aurre-estreinatzen dira maila altuko antzezlan eta ikuskizun ugari.

www.sarobe.info

Intereseko loturak

Urnietako udala:

urnieta.eus

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This