12 proposamen

Donostialdea ezagutzeko

Donostialdeak asko du erakusteko: museoak, bisita gidatuak, oinez edo bizikletaz egindako ibilbideak, uretako edo naturako jarduerak, gastronomia…

Leitzaran

Turismo aktiboa gustatzen bazaizu, Leitzarango ingurune naturalak ez dizu huts egingo.
«Leitzarango Bisitarien Etxea»k biotopo babestu hau eta bere bide berde ospetsua ulertu eta gozatzeko behar duzun guztia eskaintzen dizu.
Uraren interpretazio zentroa, ibilbide gidatuak, bizikleten alokairua… ezin duzu galdu.

Oria jaitsiera kayakean

Oria ibaiak historia handia du. Orain, “Begi-bistan”ekin, naturan kirola eginez gozatzeko aukera duzu. Kayaken edo SUPen, Oria ibaiaren jaitsiera inoiz ahaztuko ez duzun jarduera da.

Chillida Leku

Eduardo Chillida da, ziurrenik, euskal artistarik ezagunena. Artistak berak diseinatutako espazio honetan, bere obraz eta naturarekin duen loturaz gozatzeko aukera paregabea da.

Hernani

Hernani gertutik ezagutzeko bisita gidatua eta doakoa.
Hernaniko hirigune historikoa monumentu-multzo izendatuta dago. Armarriak, dorretxeak, gure herriko historia, garaiko gizartearen berezitasunak, anekdota ugari… Alde zaharretik ibilibide honek harrituko zaitu.

Sagardoaren lurraldea

“Sagardoaren Lurraldea” k sagardoaren kulturaren inguruko hainbat esperientzia eskaintzen dizkigu.
Museoa, sagardoa ekoizpenaren inguruko jarduerak, bizikletan ibilaldia; “Sagar bike”, esperientzia; “sagardoa eta itsasoa”…

Sagardoa Route

Gure sagardotegiak ezagutu!
Benetako euskal sagardotegia, bere familia, baserria, landa ingurua ezagutu eta dastatu euskal sagardo naturala!
Ekitaldi kulturalak, gastronomikoak, kirol arlokoak, familientzat prestatutako tourrak, ostatuetan egonaldiak…

Galarreta Jai-Alai

Izan zaitez pilotari egun batez!
Kantxara jaistera gonbidatu eta gure pilotarietako batekin pilotaren abiadura eta zesta eskuan izatearen bizipena gertutik ezagutzeko aukera izango duzu. Pilota jokoaren xehetasunak azalduko zaizkizu, eta gure artisauek zestak eta pilotak egiteko prozedura ikusiko duzu.

Golf

Andoaingo Goiburu Golf Klubean  eta Urnieta Pitch and putt Golf eskolan, golfa praktikatu.

Eskalada

Naturan eskalada egin nahi dutenentzat eskalada segurua egin daiteke, eta eskalada jasangarriaz gozatu hiru gune hauetan: Santa Barbara, Amasola-Leitzaran eta Aizkorri.

Bidezidorren sarea

Eskualdea urratsez urrats ezagutzeko, bertako paisaiarik harrigarrienak eta sekreturik ezkutuenak ezagutzeko, Donostialdean gustu eta gaitasun guztietarako ibilbideak daude, GR, PR, SL.

Harria Hitz

Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This