Oria

Itsasgoran, itsasoa Usurbil herriraino iristen da Oriako meandro bihurrietan barrena. Ur gazi eta gozoak nahasteak eragindako habitatak  interes handiko bioaniztasuna sortzen du ezagutzea merezi duena.

Oria erriberako Biotopo babestuan, Saria hezeguneko behatokiak landare eta animaliez gozatzeko aukera ematen digu: bertakoez eta Afrikako bidean doazen espezieez.

Kayak jaitsiera Orian barrena

Ezagutu Oriaren ibaiertza beste modu batera. Marea aprobetxatuz eta Oriotik pasaz, errazagoa izango da itsasoraino heltzea. Eta Oria ibiaian arraun  jarduerez gozatzeko aukera izango dugu.

Anguleroen lanbidea

Oria ibaiak anguleroen lanbidearen ingurukoak ezagutzeko aukera ematen digu.

Arrantza mota hau udazkeneko eta neguetako, normalean, gauetan egiten zuten ibaiertzetako baserritar gehienek. Garai batean linaza oliotan bustitako jantziak janzten zituzten. Honela, urak irrist egiten zuen arroparen gainetik. Buruan txapela eta eskutrapuzko zakua jazten zuten. Bi kandela dituen eskuargia edo karburozko kriseilua erabiltzen zuten argia izateko. Oriako ontzi tipikoak “ala” du izena, 8-9 metro luze da, hondoa laua, popa zabala eta branka zapa eta puntaduna, goilara itxuraduna, hondartza parean eta lokatzetan lur hartzeko.

Aurreko mendeko 70eko hamarraldian txitxardinak oso preziatuak izan ziren. Horregatik eta Gipuzkoako ibaietako kutsadura maila handia izateagatik, txitxardin kopuruak behera egin zuen. Gaur egun saiakera handia ari dira egiten, Oria ibaian dagoen txitxardin kopuruak gora egin dezan.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This