Andoain

Andoainek, bere osaeran, irudi bikoitza eskaintzen digu. Hiri gisa, Gipuzkoako  herrien artean biztanle gehien dutenetarikoa da; eta naturari dagokionez, mendi eta paisaia berde eta malkartsuz inguraturik dago: Oindo, Belkoain, Buruntza… baina, batez ere, ezaguna da Leitzarango Biotopo Babesturako sarrera izateagatik. Leitzaranen atea

Leitzaran

Naturaren atea Otietako landa parkean, herritik 2 kilometrotara, Leitzaran “Bisitarien Etxea” dugu. Errepidez nahiz Plazaola-Leitzarango Bide Berdean barrena gerturatu daiteke bertara. Bide Berdea, gainera, egokituta dago oinezkoen nahiz txirrindularien gozamenerako eta beste 50 kilometro ere egin daitezke Plazaolako Trenbide zaharrari jarraituz.

Goiko plaza

Herriko topagunea Bertan ditugu Udaletxea, Tourseko San Martin Eliza eta pilotalekua. Plazaren gainaldean, Aita Manuel Larramendiren irudia ikus daiteke, itzal handiko andoaindarra bera, aski nabarmendutakoa hala idazle gisa nola euskal kulturaren eta hizkuntzaren sustatzaile gisa. Euskarari buruzko lanak aipatzen hasita, berea da “El imposible vencido” (“Ezina, ekinez egina”) (1729), euskararen lehen gramatikatzat hartu izan den obra.

Bastero Kulturgunea

Kulturari eskeinitako espazioa Izaera abangoardistako eraikina, ezinbesteko erreferentzia dugu herriko kultur eskaintzan, bere programazio zabal bezain askotarikoari esker. basterokulturgunea.blogspot.com.es

Intereseko loturak:

Andoaingo Udala: andoain.eus Bastero Kultur Etxea basterokulturgunea.blogspot.com.es Andoaingo Turismo informazio puntua: andoain.eus Leitzarango Bisitarien Etxea leitzaran-andoain.eus
DONOSTIALDEA. TOURISM.

Nafar kalea,18 (Biteri) 20120 – Hernani

Behemendi
San Sebastian Gipuzkoa Region
euskadi
Gastronomika
UDALAK:

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This