Urtarrilaren 16an, Foru Aldundiak bere marka turistiko berria aurkeztu zuen, lurralde osoko erakargarri turistikoen presentzia indartzeko asmoz, eta aste honetan Fitur azokan jarriko du martxan. Lehentasunen artean turismo eredu orekatu baten alde lan egitea, baita lurraldeari dagokionez ere, horrela, bisitari fluxuak lurralde osoan zehar banatzeko eta ditugun erakargarritasunak ezagutarazteko: paisaiakoak, naturalak, gastronomikoak, arkitektonikoak, kulturalak…

Lurraldea sustatzeko orduan profil desberdinetara egokitzeko asmoz, ikur bera duten bi marka sortu dira publiko ezberdinentzat: bata, lurraldeko eta hurbileko bisitarientzat, eta, bestea, atzerriko turistentzat. Inguruko bisitarientzat ‘Gipuzkoa Turismoa’ erabiliko da, lurraldeari protagonismoa emanez. Atzerriko turismoari zuzentzeko, berriz, ‘Gipuzkoa, Around San Sebastian’ leloa erabiliko da; horren bidez, gonbidapen irmoa egin nahi zaio turistari, lurraldea hiriburutik haratago ikus dezan.  Lehenengoa izango da gehien erabiliko den marka, baita eskualdeek ere.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/gipuzkoa-osoko-erakargarritasunak-bultzatuko-ditu-turismo-marka-berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This