Astelehenaz geroztik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 3. fasean sartu dira. Hilabete oso luzeak izan dira, eta gehienetan arduraz jokatu da, bai banaka, bai enpresa mailan. Turismoaren sektorea izan da geldialdi kolektibo honen kaltetuenetako bat, eta ahalik eta modurik onenean berreskuratu ahal izatea baino ez dugu espero.

3. fase honetan EAEko hiru lurraldeetan mugikortasuna ahalbidetzen da, taberna, jatetxe eta sagardotegietan gutxieneko aforoa kentzen da eta merkataritza- eta kultura-jardueretarako gutxieneko aforoa igotzen da.

Hobetzeko joera hau txarrera joan daitekela jakinda, Donostiadea Turismok segurtasun-neurriak errespetatzen jarraitzeko eskatzen dugu, eta herritar guztiak animatzen ditugu gure lurraldeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu turistikoez arduraz gozatzera.

Bejoindezuela!

 

 

 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This