Chillida Leku ezinbesteko bisita da arteaz gutxieneko interesa duen edonorentzat. Izan ere, Chillida, ia aditu guztientzat, inoiz izan den euskal artistarik handiena da. Chillida Leku Hernanin dago eta artistak berak diseinatutako espazioa da. Espazio gune honetan artea eta natura uztartzen dira. Ibilbide zehatzik ez duen lorategi handi honetan, baso zein zelaian, gure artista bikainaren 40 obra baino gehiago ikus daitezke. Lanak, Chillidaren eskultura gehienak bezala, giza tamainan eginak daude. Bisitariaren eta piezen arteko elkarreragina, bizi-esperientzia ahaztezina bihurtzen da gehienetan. Zabalaga baserria nabarmentzen da ingurune honetan. Eraikin zaharra da, eta oraindik nobleziaren armarria ikus daiteke bertan. Chillidak berak zaharberritu zuen, Euskal baserriaren jatorrizko espiritu arkitektonikoa mantentzeko obsesioarekin. Barruan, “argiaren bila” izeneko aldi baterako erakusketa ikusiko dugu. Ekainaren 1a arte izango dugu ikusgai. Erakusketaren abiapuntua, Eduardo Chillidak 1963an Grezian, Italian eta Proventza frantsesean egin zuen bidaia da, eta argiaren eta arkitekturaren kontzeptuetarako hurbilketa artistikoa da. museochillidaleku.com
“Argiaren bila” erakusketa 2020ko ekainaren 1a arte. museochillidaleku.com

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This