Usurbil
Usurbil Oriako erribera inguruan jaio eta hazten da, itsasorantz doazen meandroen bi aldeetara.
Garai batean, Kalezar zen herriaren erdigunea. Gaur egun, erdigunea Kaleberri da: bertan daude Dema Plaza eta Salbatore eliza. Urteko jai eta azoka nagusiak plazan egiten dira. Erdigunetik urrunduz, baserri auzoak daude: Aginaga, Urdaiaga eta Zubieta (Aizpurua baserria eta Errebote plaza).
Mendizorrotz mendian dauden ibilbideak ezagutzea gomendatzen dugu (bertatik Usurbil, Orio, Donostia, eta Bizkaia eta Lapurdiko kosta zoragarriak ikus daitezke). Andatzako ibilbideak ere gomendatzen ditugu (aztarna megalitiko esanguratsuak daude).
Oriako erriberan
Oria ibaia
Oria ibaia Usurbigo zonaldean Babestutako biotopoa da. Sariako Behatokian floraz eta faunaz gozatu dezakegu.
Modu berean, sekulako ikuspegiez gozatzeko, Mendizorrotzera ibilbidea gomendatzen dizugu, eta aztarna megalitikoaz gozatzeko, Andatza mendirakoa.
Eraikin historikoak
Bertaratzen direnak zur eta lur utziko dituzten eraikin historiko ugari daude Usurbilen. San Salbador parrokiaren inguruan antolatuta dago herrigunea. Nabe bakarreko tenplua da, eta gurutzeria-gangak, dorre barrokoa eta XVII. mendeko erretaula nagusia ditu. Handik oso gertu, kale berean, Saroe etxea topatuko dugu. Apaingarri ugari eta armarri ederra ditu aurrealdeko horman. Halere, Monumentu Historiko-Artistiko izendatutako Atxega jauregi barrokoa (XVIII. mendea) da eraikinik nabarmenena.
650 Usurbil bizi
Ibilbide kultural eta artistikoa Usurbilen
Ibilibide honi ezker Usurbil ezagutuko dugu bere monumentu esanguratsuenak bisitatuz.