Eskalada Donostialdean

Santa Barbara,  Amasola-Leitzaran, Aitzkorri

Naturan eskalada egin nahi dutenentzat eskalada segurua egin daiteke, eta eskalada jasangarriaz gozatu hiru gune hauetan: Santa Barbara, Amasola-Leitzaran eta Aizkorri.

Gainera, eskalada eta harkaitzetan bizi diren espezieen babesa bateragarriak dira.

Santa Barbara

Eskalada eskola mitikoa da Santa Barbara. Eskalada artifizialeko bideekin batera, kirol eskaladako bideak ugaritzen hasi ziren, Santa Barbara zailtasunaren erreferentzia bihurtu zen arte.

Batzuentzat Santa Barbarako harkaitza entrenamendu gune bat da, gero Pirinioetara joateko, Alpeetara… Beste batzuentzat, berriz, Santa Barbarako harkaitzen zailtasuna bera da helburua.

Gaur egun zailtasun ezberdineko 100 bat bide eskaintzen ditu Santa Barbarak.

100 eskalada bide baino gehiago

Eskalada mota: Kirol eskalada
Desplomeak eta plaka teknikoak

Aseguramendua: Parabolt eta kimikoak
Harria: Kareharria
Garaia: urte osoa

Eskalada bide kopurua: 100
“V” arte: 16
“V+-etik 6c+-era”: 60
7a-tik 7c+-era: 21
8 mailakoak: 1

Gehienezko altuera: 28 m +/ –
Batez besteko altuera: 18 m +/-

Amasola-Leitzaran

Haitz mota: hareharria eta konglomeratua
Ekipamendu mota: kimikoak eta paraboltak
Bide kopurua: 40
Altuera minimoa eta maximoa: 20-40 m
Zailtasun minimoa eta maximoa: IV / 7b+
Orientazioa: hego-ekia Jaitsiera: deskuelgea, rappela. Kontuz sokarekin, bide batzuk 30 metro baino luzeagoak dira Oharrak: ekipatu gabeko bideak daude, friend eta fisureroekin eskalatzeko

 

 

Aitzkorri – Andoain

Haitz mota: konglomeratua
Ekipamendu mota: paraboltak
Bide kopurua: 29
Altuera minimoa eta maximoa: 6-40 m Zailtasun minimoa eta maximoa: IV+ / 6b+
Orientazioa: hego-ekia Jaitsiera: deskuelgea, rappela Oharrak: harkaitza ona da, oro har, baina eskalada eskola oso ibilia ez denez, kontuz ibili behar da

 

 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This