Txertota Jatetxea
Leitzaran bailarako hegal batean kokatzen da, Andoainen. Donostiako hondartzetatik 15 kilometrora, establezimenduak, jatetxea izateaz gain, landetxe erako ostatua eskaintzen du. Eraikinaren hasierako zatia XVIII. mendeko baserri bat da, erabat zaharberrituta dagoena.
Sukalde tradizionala xarma handiko leku batean emateaz gain, jatetxeak lurpean egindako ardandegi bat dauka, ardoa kontserbatzeko tenperatura eta hezetasun baldintza egokiak bermatzen dituena.
Jatetxeak 100 pertsonarentzako lekua du, eta, besteak beste, enpresa bilerak, ezkontzak eta bazkari pribatuak egiteko aukera eskaintzen du.
Asteko atseden eguna: igande gaua, astelehen osoa, eta asteartetik ostegunera bitarteko gauak (uztailean eta abuztuan izan ezik).