20 monumentu megalitiko deskribatu egin dira:
- Trikuharriak: Aballarri, Altxista, Otsolepo eta Pozontarriko Lepoa.
- Harrespilak: Altxista, Arleorko Zabala, Elurzulo, Eteneta I eta II, Etzela, Etzela O. Etzelako Arritxuriak, Ezioko Soroa, Ezioko Tontorra, Mulisko Gaina, Tximistako Egia eta Unamene, Amunola.
- Menhir: Usobelartza.
- zista: Oindi.
Bi aldaera aurkezten dizkizuegu, lehena, motzena eta errazena, Muniskueko parke megalitikoa bisitatu eta Oindi mendiaren gailurrera igo. Guztira 6,7 km eta zailtasun handirik gabeko desnibelak.
Bigarren aukera lehenengoaren jarraipena da, eta Etenetako cromlech-etara eramango gaitu. Guztira 11,6 km dira eta ibilbidea zertxobait gogorragoa da.
1. Oindi
Distantzia: 6,70 km | Iraupena: 1:50 | Desnibela: 340 m| Zailtasuna: erraza
1. Besabi. Oindi mendiaren gailurreraino doan ezkerreko pista hartuko dugu.
2. 2 km egin ondoren, Pozantarrikoko trikuharriaren ondotik pasatuko gara. Hemendik, Oindiren gailurrera ikusten da.
3. Oindiren gailurrean bertan, Oindiko zista ikus daiteke. 3 km-ko ibilbidea egin dugu.
4. Aldapa handi batetik jaitsiko gara Muniskueko harrespiletaraino. 3,6 Kilometroa. Mendebalderago, “artamugarri” bat aurki dezakegu.
Mugarriak Urumeako bailaran hain ohikoak diren saroeen erdialdeko harriak dira, saroearen zentroa adierazten zutenak. Saroe edo saroi bezala ere ezagunak ziren gune horien jatorria oraindik ere zalantzazkoa den arren, antzina, basogintza-gunearen baitan esparru “libre” garrantzitsu bat zirela uste da.
5. Itzulerako bideari ekingo diogu. 5,2. kilometroan gaude, eta igo dugun pista beretik jarraitu beharrean, menditik abiatu eta 500 bat metro igo, Besabira eramango gaituen bidea hartzeko, Montefrio baserritik pasatuz.
Km – 0
Km – 2
Km – 3
Km – 3,6
2. Oindi-Mandoegi
Distantzia: 11,60 km | Iraupena: 3:40 | Desnibela: 700 m| Zailtasuna: ez oso zaila.
7. Lehenengo muinoan “Arleorko Zabala” harrespila aurkituko dugu. Bidetik jarraitu, malda leunagoa da. Aballarriko gailurra inguratuko dugu. Ezkerrean, Aballarriko trikuharria dugu. 6,2 Kilometroa.
8. Laster, mendi-lepo batera iritsiko gara, handik zailtasunik gabe igo gaitezke Aballarrira. Eskuinean harrizko bloke handi bat dago, Sansonarri izenekoa. 6,5 kilometroa. Ahozko tradizioaren arabera, harria Sansón erraldoiak bota zuen Buruntza menditik, Aranoko (Nafarroa) herrian dantzatzen zuen jendea zigortzeko. Esfortzuan, Sansonek irrist egin zuen eta harria, orain ikus dezakezun lekuan, geratu zen.
9. Adarramendi aurrean dugu. Kilometro bat baino gutxiagoan egon gaitezke gailurrean. “Elurzulo”, “tximista” edo “tximistako egia” harrespilak ikusiko ditugu bidean.
10. Hemendik Eteneta I eta II multzo bikaineraino jaitsiko gara. 8,4 kilometroa. Nahi izanez gero, Onddo mendiaren gailurrera joan gaitezke. Bidean monumentu megalitikoren bat aurkituko dugu.
11. Eteneta IItik Besabira iristeko 2 km besterik ez dira gelditzen.
Km – 6,2
Km – 6,5
Km – 6,7
Km – 7,4
Km – 8,2
Km – 8,4