Leitzarango Bisitarien Etxea

Zure mendi-ibilbideetarako abiapuntua

leitzaran-logo-berdea
Andoaingo erdigunetik errepidez iritsi zaitezke eta ibilgailua Otietako aparkalekuan utzi, edo Plazaola-Leitzaran Bide Berdetik inguratu zaitezke, Auzokalte zubitik igaro eta Otietak aparkalekuraino eramango zaituen tunela gurutzatuta.
Gertu, oso gertu, Leitzaran Bisitarien Etxea dago, parkearen interpretazio-gunea, non Leitzarango Biotopo Babestua ulertzeko gakoak emango dizkizuten.
Bertatik tankera eta zailtasun ezberdinetako txangoak abiatzen dira. Unanibia zubitik has zaitezke, “sorginen zubitik”, bisitarien etxetik 200 metrora.

www.leitzaran-andoain.eus

URAREN INTERPRETAZIO ZENTRURA BISITA+ IBILBIDE GIDATUA + PINTXO POTE

Uraren Interpretazio Gunea ezagutuko da. Ondoren leitzarango biotopo eta inguruko fauna eta flora, kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dugu. Adin eta gaitasun mailaren arabera, iraupen desberdineko ibilbideak proposatzen dira.

Norentzat: Talde/Familientzat perfektua

Denbora: 1.30 ordu

Prezioa: 9€/pax

(Taldeentzat prezio bereziak +15 )

OINEZKO TOUR-a BIDE BERDETIK+ PINTXO POTE

Leitzarango biotopo eta inguruko fauna eta flora, kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango da. Adin eta gaitasun mailaren arabera, iraupen desberdineko ibilbideak proposatzen dira.

Adina: 4 urtetik gora

Denbora: 1,30 min

Prezioa: 26€

(Taldeentzat prezioak kontsultatu +15)

MTB TOUR-a BIDE BERDETIK + PINTXO POTE

Bizikleta gainean, goazen buelta bat ematera! Leitzarango bailara eta biotopoa ezagutzeko gidaritza zerbitzua eskaintzen du Leitzarango bisitarien etxeak. Bizikleta alokatu edo norberanarekin egin daiteke.

Denbora: 1.30h

Prezioa: Pertsonako 28€ (Bizikletarekin 39€)

(5 pax arte 230€/taldea)

TRANSFER
Zerbitzua

Leitzarango bisitarien etxean transfer zerbitzua eskeintzen du bizikleta esperientzia nahi den modura egokitzeko. Alokairuan hartutako bizikletak edo norberaren bizikletak eraman daitezke. Bizikletak Leitzara, Lekunberrira edo Andoainera eraman daitezke esperientzia trenetik jaitsi eta hortxe bertan has dadin.

Prezioa: Kopuruaren arabera, kontsulta egin

BIZIKLETA ALOKAIRUA 

Leitzaran bisitarien etxean, bizikletak alokatzeko eskaintza dago. Bide Berdearen sarreran kokatua edozeineren beharretara egokitutako eskaintza aurkitu daiteke. 

Bizikleta Normalak
Egun erdia (<3 ordu): 15€
Egun osoa (<7h): 20€
Haurren bizikletak (<3h/<7h): 12€/15€

Bizikleta Espezialist
Egun erdia (<3 ordu): 25€
Egun osoa (<7h): 30€

Bizikleta Elektrikoak
Egun erdia (<3 ordu): 40€
Egun osoa (<7h): 65€

Uztaila eta abuztua egunero irekita: 10:30-etatik 18:30-etara

Uda honetan Otieta eta Olazarrera doan GI-3091 errepidea asteburu eta jaiegunetan itxiko da, Hiribus, bizikleta eta oinezko ibilaldien bidez turismo jasangarria sustatzeko. Ekimenaren helburua andoaindarren eta bisitarien mugikortasun aukerak handitzea da, Naturguneetara iristeko alternatibak eskainiz. (Bide berdea, bide naturalak eta errepidea)

Hiribusek hiru bidaia egingo ditu goizez (10:00/11:00/12:00) eta beste hiru arratsaldez (17:00/18:00/19:00). Tokiko bizilagunek, desgaitasunen bat duten erabiltzaileek eta baimendutako pertsonek bakarrik izango dute autoz pasatzeko baimena.

Zaindu dezagun gure altxorra

Informazio gehiago: 949-30.09.29
www.leitzaran-andoain.eus

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This