Erremonte Galarreta frontoian

Gozatu pelotazale giroaz!

Erremontea, duen abiadura eta teknikagatik, euskal pilotaren diziplinarik ikusgarriena da, ziurrenik.

Galarreta Jai-Alai pilotalekua,
“erremonteko katedrala”.

Galarreta pilotalekua erremonteko txapelketa gehienetarako egoitza izaten da. Frontoi luzea da (54 m), eta ezin hobea pala luze, zesta-punta eta erremontean jokatzeko. Adituek “erremonteko katedrala” deitzen diote.

1970ean eraiki zen eta 2010ean birmoldatu.
1.200 lagunentzako lekua du, eta 350 aparkaleku ditu.

Galarreta Jai-Alai

Entidad Jauregi, s/n
20120 Hernani, Gipuzkoa
943-55.10.23  

 www.galarreta-jaialai.com

JAI-ALAI

Active experience

Galarreta pilotaleku mitikoak ostegun eta larunbat guztietan irekitzen ditu ateak pilotaren mundura eta, bereziki, erremontearen diziplinara hurbildu nahi duen orori.
Pilotari profesional batek gidatua, esperientzia ahaztezina,:

  • Galarreta pilotalekuaren eta erremontearen diziplinaren historia; arauak, artisau-materiala, apustuak…
  • Saio praktikoa, saski eta pilota batekin Galarretako kantxan eta pilotari profesional batekin.
  • … eta esperientzia osatzeko, erremontista profesionalen partidak.
* Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesez.

 

* Enpresetarako bisita bereziak.
*  ” Suharri” jatetxea.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This