Chillida leku
Eduardo Chillidaren ametsa
Eduardo Chillidak irrikatu zuen ametsa gauzatzea.Eskultura-gune bere-berean, Chillidak formarekiko, espazioarekiko eta denborarekiko zuen ikuspegia islatzen duena.
Chillida Leku artearekiko gutxieneko interesa duen edonorentzat derrigorrezko bisita da. Ez alferrik, Chillida da, ia guztientzat, garai guztietako euskal artistarik handiena.
Chillida Leku Hernanin dago, eta artistak berak diseinatutako espazioa da, non artea eta natura uztartzen diren. Lorategi handi bat, ibilbide zehatzik gabea, non, basoen eta eremu irekiagoen artean, gure artista bikainaren 40 lan baino gehiago ikus daitezkeen. Obrak, Txillidaren eskultura gehienak bezala, giza tamainan eginak daude. Bisitariaren eta piezen arteko elkarrekintza, material ezberdinetan eginak, ezinbesteko esperientzia bihurtzen da, gehienetan.
Zabalaga baserria ikusgarria da. Eraikin zaharra, armarria fatxadan, Chillidak berak zaharberritu zuen. Euskal baserriaren jatorrizko espiritu arkitektonikoa mantentzeko asmorekin.
CHILLIDA LEKU Museoa
Erakusketak eta gonbidatutako artistak.
Erakusketa iraunkor, ibiltari eta artista gonbidatuen erakusketekin, Eduardo Chillidak asmatutako espazioa berriz ere topaleku eta gozagarri izango da bere ingurunearentzat eta bisitarientzat, horrela artistaren ametsa betez: Chillida Leku bere artea ezagutzeko eta esperimentatzeko lekua izatea naturarekin lotura estuan.
– Louise Bourgeois. Eye Benches III. Obra gonbidatua
2020ko martxoaren 13tik 2020ko irailaren 10era
– Chillida Leku obrak
2020ko abenduaren 31ra arte
– Argiaren bila
2019ko abenduaren 6tik 2021eko urtarrilaren 11ra
– Eduardo Chillida. Oihartzunak
Erakusketa iraunkorra
12 € helduak.
10 € 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, 65 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat.
6 € 18 urtetik beherakoentzat, desgaitasun duten pertsonak, langabetuak.
0 € 8 urtetik beherakoentzat.
Urteko abonoak:
30 € helduak
25 € 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, 65 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat
15 € 18 urtetik beherakoentzat, desgaitasun duten pertsonak, langabetuak
Sarrerak bisita gidatuarekin
18 € helduak
15 € ikasleak, 65 urtetik gorakoentzat
9 € 18 urtetik beherakoentzat, desgaitasun duten pertsonak, langabetuak
Taldeak
Bisita gidatu esklusiboa nahi baduzu, harremanetan jarri zure erreserba kudeatzeko.
Udako Programa
Gaueko bisitaldia eta afaria Lurra Café-n
Ostiralero, uztalaren 10etik abuztuaren 31 arte
UZTAILAREN 17AN IZAN EZIK
Yoga eskultura artean eta bruncha
Larunbatero, uztailaren 04tik abuztuaren 31 arte
Kutxa Kultur Ilunabarrak
Larunbatero, uztailaren 04tik abuztuaren 31 arte
UZTAILAREN 18A IZAN EZIK
IZARO kontzertuan
Uztailaren 30ean
SARRERAK AGORTUTA
Zinema gauak aire zabalean
Uztailak 16 – 19
Izarren behaketa. Pertseidak Chillida Lekun
Uztailak 12
Trashhhhh!
Uztailak 26