Astigarraga ostatua
ASTIGARRAGA ostatua
Astigarragan, sagardoaren hiriburuan, dagoen ostatu honek logelak nahiz apartamentuak alokatzeko aukera eskaintzen du; guztiak, mendira begira. Ostatuan Gipuzkoako sagardotegiei buruzko erakusketa bat dago ikusgai. Bezeroentzako doako aparkalekua ere badu.
Zerbitzuak: Aire egokitua / Igogailua / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Sukaldea erabiltzeko aukera / Internet / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Telebista
Tarifak: Prezio merkeena-garestiena
· Banako gelak: 29€ – 45€
· Birentzako gela: 44€ – 75€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira