Lasarte-Oria

Oso herri gaztea da Lasarte-Oria, 1986arte ez baitzuen lortu udalerri gisa eratzea. Bere kokapen ezin hobea dela eta – Donostia, Usurbil, eta Hernani artean baitago – inguruko herriak lehian aritu ziren Erdi Aroan Lasartetarren mende egon zen leku hura bereganatu nahian. Erdigunean barneratzen bagara, bi eraikin dira nabarmendu beharrekoak: XVI. Mendeko San Pedro eliza, planta errektangularra eta altura desberdineko hiru nabe dauzkana, eta Brigidatarren komentua. Alderdi urbano eta zaratatsuaz gain, badu Lasarte-Oriak beste aurpegi bat Oria ibaiaren ibarrean: landa-eremua, baserriz eta berdegunez osatua, pasio ederrak emateko modukoa. Tradizioa eta garaikotasuna  

Zubietako hipodromoa

Zaldi lasterketak eta atletismoa  

Martin Berasategui jatetxea

Hiru Michelin izar Martin Berasategi jatetxea, 3 Michelin izar dituena, mundu-mailako erreferentea da. www.martinberasategui.com

San Pedro (s.XVI)

Gaur egungo parrokia-eliza aintzineko San Pedro ermitaren gainean eraiki zen, ta honen inguruan sortu zen lehenengo herrixka, aparteko herri ofiziala izan aurretik.

Brigiden komentua

Barroko estilokoa, Miguel de Oquendo jaunak eta bere emazteak, Teresa de San Millan andreak, eraiki zuten komentua 1683. urtean Brasildik ekarritako Consuelo amabirjinaren   irudia gorde zezan. 1964an Monumentu Artistiko izendatu zuten komentua. Eraikinaren arkitekturari dagokionez, Elizaren edo kaperaren erdialdeko gorputza gailentzen da, frontoi triangeluarreko fatxada eta bi isurkiko estalkia dituena. Alde banatan bi gorputz simetriko ditu, altuera txikiagokoak eta sartuxeagoak. Bi gorputz horiek ere bi isurkikoak dira, baina luzekako gailurrekoak.

Intereseko loturak

Lasarte-Oriako udaletxea: www.lasarte-oria.eus

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This