Club Euskadi Gastronomika
Kalitatea, eskakizuna eta konpromezua
kuadriletan sagardo berria upeletatik zuzenean dastatzera txotx! esan eta sagardotegiko menu tipikoa jatera: bakailao tortilla, bakailaoa, txuletoia parrillan erreta, gazta eta intxaurrak. Gainera, urte osoan zehar ezagutu daiteke sagardoaren kultura Astigarragako, Hernaniko, Usurbilgo eta inguruko zenbait sagardotegik eskaintzen dituzten bisitaldi eta dastatzeei esker eta baita Astigarragan dagoen Sagardoetxean ere, Euskal Sagardoaren Museoan.
.
Kalitatea nahi baduzu, bilatu Euskadi Gastronomika Klubaren zigilua!
Club Euskadi Gastronomika
Kalitatea, eskakizuna eta konpromezua
Donostialdean, Gipuzkoako hiriburuan bezala (hiri gastronomikoetan nagusiena), hiru Michelin Izar dituen Lasarte-Oriako Martín Berasategui jatetxea dago eta baita izen handiko sukaldarien beste hainbat jatetxe ere: Hernanin Fagollaga (Ixak Salaberria), eta Astigarragan Roxario (Charo Zapiain), esaterako. Baina eskaintza gastronomiko hau, betizua, antxumea, bildotsa, perretxiku eta onddoak, Idiazabal gazta edota sagar-gozokian espezializatutako establezimenduek biribiltzen dute, horiek
guztiak Adarra, Onddi, Santiagomendi mendi-magaletan eta Leitzaran eta Urumea haranen basoetatik gertu kokatzen direlarik. Aginagako angulek ematen diote goi-kalitatezko produktuei bukaera bikaina.
EUSKADI GASTRONOMIKA establezimenduak ezagutu!
Sagardootegiak
Euskadi Gastronomika zigilua lortu duten sagardotegiak ezagutu!