Zerbitzu enpresak
Sagardoetxea
Hiru gunek osatzen dute Sagardoetxea: museoak, sagastiak eta sagardoa dastatzeko guneak.
Museoan argazkiak, informazio-panelak, jokoak eta tresna elkarreragileak daude.
Sagastia aire librean dagoen gunea da; sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duen eremua da. Sagar mota ezberdinak ikusteaz batera, sagarrondoak modu egokian kudeatzeko teknikak aztertzen dira bertan.
Hirugarren gunean sagardoa dastatzen da, eta txotxaren ohitura ikasi nahi dutenei zuzenduta dago bereziki.
Sagardoetxeak bisitariek parte hartzea du xede, eta, horretarako, besteak beste, lurraren eta fruituen heldutasuna erraz aztertzeko aukera ematen du, bitarteko egokiak erabilita. Gainera, eguraldi txarrak jarduerak kanpoan egitea eragozten duenean barruan beste batzuk egiteko parada izango dute bisitariek.
Museoa Euskal Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.
Ordutegia: Urte osoan zehar
Asteartetik larunbatera: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30
Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30
Astelehenetan, itxita
Udan
Uztailean eta abuztuan egunero egoten da irekita.