Sagardoetxeara bisita

Sagardoaren munduko sekretu guztiak ezagutu nahi badituzu, ezin besteko hitzordua duzu.

Sagardoetxea museoa baino gehiago da, esperientzia da, sagardoaren historia eta elaborazioa ezagutzeko jarduerak eskaintzen dituen gune interaktiboa baita. Sagardoaren mundutik ibilbidea eta bertan oso sagardo gozoa dastatu ahal izango duzu.

Museo gunea.

Sagarraren eta sagardoaren historia eta Euskal Herriko kulturan duen garrantzia. Argibide panelak, material interaktiboa, argazkiak eta jokuak.

Sagastia.

Azalpenak, erakusketak, txertaketak eta laborantzak…

Sagardo dastatzea, denda…

Informazio gehiago:

www.sagardoetxea.eus
www.sagardoarenlurraldea.eus

SAGAR BIKE

Urumea ibaiaren ertzetik doan ibilbidea bizikletan eginaz, sagardo ibai honen inguruko sekretuak ezagutu eta Astigarragaraino iritsiko zara, sagardoaren bihotzera. Sagardoetxean sagardoaren kulturan barneratuko zara eta dastaketa bereziaz gozatuko duzu: sagardoa txotx-etik, sagarraren eratorriak eta pintxoak. Gure gastronomiako aintzinako erritu hau ezagututa bueltatuko zara Donostiara. Txotx!

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak: 

Donostiatik Astigarragara ibilaldia bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik. Ikusi ibilbidea Google Maps-en.

Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua (Astigarraga): Sagardoaren kulturan barneratzea sagastia bisitatuaz eta dastaketa gidatua eginaz: sagardoa txotx-etik, sagarraren eratorriak (sagar muztioa eta likorea) eta bi pintxo.

Donostiara buelta bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik.

Informazio praktikoa:
Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:00etan edo 15:00etan. Igande eta jai egunetan 10:00etan.
Iraupena: 4 ordu.
Noiz egin daiteke? Ekainetik urrira bitartean.
Norentzat: Banakako eta bikoteentzat.
Hizkuntzak (Sagardoetxeako bisitan): Gaztelania, Euskera, Frantsesa eta Ingelesa.
Elkargunea: Go Local (Sarriegi Plaza, 9 – 20003 Donostia). GPS-ko koordenatuak: 43.323049, -1.983254699999975
Nola iritsi:
Bizikletan: Donostiatik Astigarragara Urumea ibaiaren alboko bidegorritik. Ikusi ibilbidea Google Maps-en.

Tarifak
Helduak: 20 €
Haurrak: 18 €

Museoa eta sagardotegia

Bisita ezazu Sagardoetxea Sagardoaren Museoa sagardotegira joan aurretik eta zure Sagardoaren Lurraldeko esperientzia borobilduko duzu. Gure proposamena museoa osatzen duten sagastiaren eta museo-gunearen bisita gidatua egitea da eta sagardo dastaketa gidatu batekin amaitzea. Ondoren sagardotegira joan zaitezke ikasitakoa praktikan jartzera!

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak:

  • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa-ren bisita.
  • Sagardo, muztio eta likore dastaketa.
  • Sagardotegian bazkaria/afaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.

Oharra: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Ordutegiak: Asteartetik larunbatera (urte osoan zehar): 12:30etan eta 19:00etan. Igande eta jaiegunetan: 12:30etan.

Iraupena: 3 ordu (ordu 1 museoko bisita + 2 ordu sagardotegiko otordua).

Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.

Norentzat? Talde eta familientzako.

Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).

Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi:

Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.

Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

 

Tarifak:

Helduak: 33 €.
Haurrak: 0-3 urteko haurrak: doan.
4-17 urteko haurrak: 15,00 € (haurrentzako menuarekin).

Sagardoetxearen ordutegia:
Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 · 16:00-19:30.
Igande eta jaiegunak: 11:00-13:30.
Astelehenetan itxita

 

Informazioa eta erreserbak: 943 550 575
www.sagardoarenlurraldea.eus

SAGARDOA ETA ITSASOA (Donostia)

Donostiako Aquarium-a bisitatuz balearen arrantzaren abentura gogora ekarriko duzu eta benetazko balea baten hezurduraren tamaina ikusiko duzu. Arrainak eta marrazoak ikusi ostean, itsasoa zain izango duzu Kontxako Badian zeharko ibilaldi zoragarriaz gozatzeko. Ba al zenekien sagardoa itsasoari oso lotua dagoela? Sagardoetxea Museoan, marinelek eskorbutoa ekiditzeko zuten sekretua ezagutuko duzu. Jardunaldia amaitzeko, sagardotegiko gastronomia dastatzeko aukera izango duzu.

SAGARDOA ETA ITSASOA (Pasaia)

Albaola Itsas Kultur Faktoriara itsasontzian iritsiko zara eta San Juan baleontziaren erainkuntzaz zuzenean gozatzeko aukera izango duzu, Red Bay-ko uretan (Kanada) XVI. mendean hondoratu zen baleontziaren erreplika. Ba al zenekien sagardoa itsasoarekin lortua dagoela? Itsasontzia hartu eta Pasaiako portura itzuliko zara eta ondoren sagardoaren kulturan barneratzeko unea izango da Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoan. Bertan azalduko dizute zein zen marinelek eskorbutoa ekiditzeko zuten sekretua. Jardunaldia amaitzeko, bertako gastronomiaz gozatzeko aukera izango duzu sagardotegi batean.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This