Erremonte Galarreta frontoian
Gozatu pelotazale giroaz!
Erremontea, duen abiadura eta teknikagatik, euskal pilotaren diziplinarik ikusgarriena da, ziurrenik.
Galarreta Jai-Alai pilotalekua,
“erremonteko katedrala”.
Galarreta pilotalekua erremonteko txapelketa gehienetarako egoitza izaten da. Frontoi luzea da (54 m), eta ezin hobea pala luze, zesta-punta eta erremontean jokatzeko. Adituek “erremonteko katedrala” deitzen diote.
1970ean eraiki zen eta 2010ean birmoldatu.
1.200 lagunentzako lekua du, eta 350 aparkaleku ditu.
Entidad Jauregi, s/n
20120 Hernani, Gipuzkoa
943-55.10.23
JAI-ALAI
Active experience
- Galarreta pilotalekuaren eta erremontearen diziplinaren historia; arauak, artisau-materiala, apustuak…
- Saio praktikoa, saski eta pilota batekin Galarretako kantxan eta pilotari profesional batekin.
- … eta esperientzia osatzeko, erremontista profesionalen partidak.