PLAZAOLA-LEITZARAN bide berdea
Plazaola-Leitzarango Bide Berdea ingurunearen kontserbazioa eta naturarekiko gozamena bateratzen saiatzen da. Andoainen du bere abiapuntua eta zuk nahi duzun arte luzatzen da…. edo ahal duzun arte, 50 kilometroko bidea baituzu pedalei eragin egiteko egokituta, oinez edo korrika ere egin dezakezuna., Bide Berderik txundigarriena alderik alde zeharkatuz. Tunel batetik besterako joanean xarma bereziko txokoek harrituko zaituzte eta paisaia zoragarriaz gozatuko duzu Irurtzunera heldu bitartean… nahi baduzu.
Gutxi iruditzen zaizula? Oraindik itzulera gelditzen zaizu.
Andoain-Lekunberri
Bitartea: 50 km
Arretaz gidatu: 34 tuneletik gora daude. Ez dute argirik edo eskasa da. Linterna eta txirrina eramatea gomendatzen da.