Aztarna megalikoak
Euskal Herriko multzo megalitiko handiena, Donostialdean dago.
Gure mendiak historiaurreko aztarnaz josita daude: menhirrak, trikuharriak, mairubaratzeak…
Sekretoz jositako mendi miresgarriaks
Pirinioetako Harrrezilak Donostialdean.
Pirinioetako cromlechak berezko ezaugarriak ditu, handiegiak ez diren harriekin osatua dago eta 2 eta 10 metro arteko diametroa izan ohi duten zirkuluak marrazten ditu, batzuetan menhirak eta zistak (harrizko kaxak) ere baditu.
Arango haranetik Leitzaran eta Oria ibaien arroraino 1.500 cromlech baino gehiago zenbatu dira. Artzainek eraiki zituzten, duela 3.000 urte, garai hartan protoeuskara hitz egiten zen lurraldeetan.
Mairu-baratza, jentil-baratza… Harrespil, cromlech
Euskal ahozko tradizioak jentilen eta mairuen indar handiari ematen dio trikuharri menhiren eta cromlechen eraikuntza.
“Mairu” “Moro” bezala itzuli da; ez dago oso argi, gure herrialdearen hegoaldean bizi izan ziren musulmanei buruzko izatea. Logikoagoa dirudi kristauak ez diren erlijioko pertsonei buruz ari izatea.
Badago beste teoria bat, non “mairuak” izurriteak, abereen gaixotasunak eta uzta-galerak eragiten dituzten izaki ñimiñoak diren. Eskandinaviar eta indoeuropar kulturetan ere existitzen diren izaki mitologiko antzekoak.
“Baratza” ziur aski etxe ondoan dagoen tamaina txikiko baratzeari erreferentzia egiten dio, non bataiatu aurretik hiltzen ziren haurrak lurperatu ohi ziren, kristau aurreko jainkoek bizitza berrian babestuko dituztela suposatuz.
Donostialdeko harrespilen misterioa.
Zergatik edo zertarako eraikin zituzten harrezilak?
Hainbat teoria daude.
Zenbait ikertzailek hileta-funtzioaz hitz egiten dute. Hala ere, giza hondarrik, tresnarik, abaloriorik edo kutunik ez dira aurkitu. Beste batzuek uste dute errausketa-errituetarako balio zutela, errautsak eta zistak (harrizko kutxak) aurkitu baitira; horietan, seguruenik, landare-jatorriko errautsak gordetzen ziren, eta, agian, baita giza errautsak ere.
Azkenik, batzuek uste dute harri horietako bakoitzak izar bat irudikatzen duela eta multzoa konstelazioen marrazkiak direla.
Horrekin guztiarekin, askoz datu gehiago dituzu Donostialdeko ibilbide megalitikoetan ibilaldiez gozatzeko.
Gure ondare megalitikoa ezagutu
Donostialdeatik ibilbideak atalean agertzen diren ibilbide ugarietan aztarna megalitikoak ikus daitezke, horietako bi nabarmendu nahi ditugu: Oindi-Mandoegi eta Igorin Akola.