Urtarrilaren 15ean, XXVII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da Astigarragako Alorrenea sagardotegian 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emateko. Aurten IZARO abeslariak irekiko du sagardotegietako 2020 bolada “Gure Sagardo Berria” esanda! Hau da ekimenerako prestatutako programa:

11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean. 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 12:45: Izarok sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. 13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek Izaro soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko. 13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Izarok, eta honekin batera, 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

Programa http://bit.ly/2Zu6Kuj

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This