Irteera batzuk mendi-ibilbideak dira, horietan bisitariek ingurune naturalaz eta aztarna megalitikoez gozatzeko aukera izango dute. Beste batzuk herrietan barneratuko dira, eta anekdota eta pasarte historikoen bidez herriaren nondik norakoak ezagutuko dituzte.
Hauek dira aurtengo irteera gidatuak:
ANDOAIN:
Uztailak 18, igandea (1’5 ordu)
Elizen eta dorretxeen artean
URNIETA:
Uztailak 24, larunbata (4 ordu)
Adarramendi inguratzen
LASARTE-ORIA:
Abuztuak 7, larunbata (1’5 ordu)
Aire libreko museoa
ASTIGARRAGA:
Abuztuak 15, igandea (4 ordu)
Santiagomendi eta ekialdeako mugarriak
USURBIL:
Irailak 4, larunbata (1’5 ordu)
Urdaiaga ezagutzen
HERNANI:
Irailak 18, larunbata (4 ordu)
Trikuharriz-trikuharri
Doako irteerak dira.
Gehienez 15 pertonaz osatutako taldeak izango dira, eta musukoaren erabilpena derrigorrezkoa da.
Erreserbak: donostialdea@behemendi.eus · 656705243
Astelehenetik ostiralera (09:00-15:00)
Azken iruzkinak