Irailerako eta urrirako 6 bisita gidatu prestatu ditugu Donostialdeko herrietatik; Andoain, Astigarraga, Lasarte -Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbil.

Interesatuei gure herrietako kultura-ondarea ezagutaraztea da gure helburua.

Bisitariak harrituko dituen Anekdotaz jositako bisitak izango dira.

Hau da programatutako bisiten egutegia:

Andoain: irailak 12, larunbata
Eliza eta DORRETXE artean
Astigarraga: irailak 20, igandea
Santiagomendi eta EKIALDEKO mugimenduak
Hernani: irailak 26, larunbata
TRIKUHARRIZ-TRIKUHARRI
Lasarte-Oria: urriak 4, igandea
Aire LIBREAN Museoa
Urnieta: urriak 10, larunbata
ADARRAMENDI INGURUETATIK
Usurbil: urriak 18, igandea
URDAIAGA ezagutuz

Taldearen arabera, bisitak euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira, eta “kovid-19ari” aurre egiteko ezarritako segurtasun neurriak betez antolatuko dira. Hau  da: segurtasun-distantzia, nahitaezko maskara eta 10 pertsona baino gutxiagoko taldeak.

Egin erreserba edo informa zaitez hemen:
Donostialdea@behemendi.eus · 656705243
Astelehenetik ostiralera (09: 00-15: 00) …

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This