Feria Internacional de Turismo en Madrid (FITUR): Urtarrilak 22-26 

Donostialdeako gida turistikoaren promozioa egingo da Euskadiko stand-ean,  Euskadiko beste eskualdeekin eta hiru hiriburuekin batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Foru Diputatuak Turismo Zuzendaritzaren 2020-2023 urteetako ildo nagusiak aurkeztuko ditu FITUR turismo azokan.

Sevatur (urtarrilak 13, 14 eta 15)

SEVATUR opor azokaren 18. edizioa, azoka profesionala eta publiko guztientzako irekia. Bertan erakunde ofizial eta publikoek, turismo handizkako operadoreek, operadore turistikoek, bidai agentziek, ostatuek, parke tematikoek, garraio konpainiek, itsas konpainiek, nautika, turismo prestakuntza, gastronomia, enoturismoa, ongizate espazioak, museoak  parte hartzen dute. Eta nazioarteko helmugak, turismo iraunkorra, turismo nazionala, helmuga txikiak, kanpin eta karabanin, turismo aktiboa, turismo osasuntsua eta erlaxagarria, gastronomia eta enoturismoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailak eta azokaren babesle ofizialak, Gipuzkoako eskualdeei gure helmuga eta baliabide turistikoak promozionatzeko aukera eskaintzen digu. Donostialdeak eskualdeko gidak, mapak eta gainerako baliabide turistikoak promozionatuko  ditu hiru egunez.

Navartur. Otsailak 21-23

Turismo azoka handia eta potentzial merkatu oso interesgarria duen ate bat da,  bertan Donostialdea Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren standean egongo da eskualdeko gidaliburu turistikoa, mendi ibilbideen mapa  eta Plazaolako Bide Berdea promozionatuz. Eta agenda profesional erakargarri bat,  FoodTrex Nafarroa 2020 Turismoaren Nazioarteko III. Biltzarraren ospakizunarekin. Berritasun gisa, sarean eskainitako espazio bat sartzen du saltzaileen (ekoizleak, hartzaile agentziak) eta erosleen (herrialde desberdinetatik datozen gastronomian espezializatutako turiso operadoreak) arteko Networkinga sustatuz

www.navartur.es

EUSKADIKO EKOTURISMO III. FOROA
Urtarrilak 29-30

20 HIZLARI
4 PRESTAKUNTZA-SAIO
ASTURIAS, helmuga turistiko gonbidatua

—–

Urtarrilak 29: (Europa Biltzar Jauregia): JARDUNALDIA

urtarrilak 30 (Ataria, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa): EKOTURISMOKO PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA, EUSKADIKO ENPRESA SEKTOREARI ZUZENDUA

 VITORIA-GASTEIZ

www.ecoturismoeuskadi.eus

AKTIBATU 2020 (13 de febrero)

Turismoaren sektoreko eragile guztiei zuzendutako jardunaldi profesionalaren VIII. Natura turismoaren eta iraunkortasunaren inguruko topagunea eta gogoeta.

Lekua: Topic Center (Tolosa)

  • Patagonia parkeen ibilbidea. Carolina Morgado, Tomkings Conservation Foundation | Chile
  • Abentura turismoa eta iraunkortasuna. Ekaitz Zubeltzu, Bizibiziki eta Sergio Gaspar, Bizibiziki
  • Estonia. Hezeguneen eta turismo iraunkorraren errealitatea. Aivar Rukkel, Soomaa
  • Birsorkuntzarako turismoaren sarrera. Martín Araneda, Ibilaldi Jasangarria
  • Natura turismoaren barruan aisialdirako guneen kontzeptua eta bilakaera. Iker Goikoetxea, Kimubat

BAZKARIA. Lurlan Baserritarren Elkartearen tokiko produktuen dastatzea. Lekua: Zerkausia (Tolosa)

– Gogoeta espazioak. Parte-hartzaile bakoitzak hiru tailer-espazioren batean eman beharko du izena.

A AUKERA: «Garraioa eta turismoa; erronkak eta aukerak» mahai-ingurua

B AUKERA: Mahai-ingurua «Turismo azpiegitura eta bisitarien fluxuen kudeaketa eremu naturaletan» Aivar Rukkel, Soomaa. Xabier Salvador / Mikel Zabala, Gipuzkoako Foru Aldundia. Gorka Belamendia, Ataria

C AUKERA: Tailer praktikoa «Turismo jasangarritik turismo birsortzailera» Martín Araneda, Iraunkorra Walk

  • Mendi aterpetxeak turismo dinamikaren eragile gisa. Sergio Rivas, Aragoiko Mendizaletasun Federazioa.
  • Natura turismoa turismo industriara. Mikel Chillida, Chillida Leku

Amaiera eguna

… eta martxoan:

 

GIDARITZA ETA INTERPRETAZIO IKASTAROA. ERRAMINTAK ETA NATURA GIDARITZAN HASTAPENA     

Natur eta kultur ondarearen interpretaziorako formakuntza plana eta gidarien zertifikazioa. Interpret Europe erakundeak aitortutako ikastaro ofiziala.

Interpret Europe (European Association for Heritage Interpretation) ikastaro ofiziala. Ikastaro honekin Interpretazio Gidariaren zertifikazioa lortzen da.

Formatzailea: Evarist March Sarlat, gidaria, formatzailea eta natur-aholkularia. Naturalwalks enpresako zuzendaria.

Iraupena: 6 egun (Martxoak 13,14,15,27,28,29). 48 orduko hitzaldi eta formakuntza aktiboa.

Plaza mugatuak: 18 partehartzaile.

Hizkuntza: Gaztelania

Lekua: Gipuzkoa

Ordutegia: 10:00h-19:00h (bazkaltzeko ordubeteko atsedenaldia)

Prezioa: 300€ (Prezioak Interpret Europe Elkartearen bazkidea izatea jasotzen du urte betez.)

Bizi Biziki enpresak antolatutako Ikastaroa info@bizibiziki.com

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu. Nabegatzen jarraitzen baduzu onartzen duzu cookien erabilpena. eta gure cookien erabilpenaren politika

Este sitio web utiliza cookies, si continuas navegando aceptas su utilización y nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This