Paco Etxeberria auzitegi-mediku eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak irekiko du sagardotegi denboraldia Hernanin (Gipuzkoa), herrian “memorioa historikoa berreskuratzeko egindako lan garrantzitsua” dela eta.
Udalak azaldu duenez, txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldia larunbatean egingo dute, 13:00etam, Gudari Plazan.
Ekitaldia Txotx Mahaiak antolatuko du. Udalak, Berriak ostalari eta merkatari elkarteak, Kaxo auzokide elkarteak eta herriko 12 sagardotegien ordezkariek parte hartzen dute erakunde horretan.
Iaz bezala, sagardotegietara autobusez joan ahalko da ostiral gauetik igande eguerdira arte. Taxi zerbitzua ere indartuko dute, Buruntzaldeko eta Oarsoaldeko taxilariekin sinatutako akordio bati esker.
Gainera, Udalak ‘Hernanin gozatu eta arduraz jokatu’ kanpaina abiatuko du, auzokideen deskantsurako eskubidea errespetatzeko.
Halaber, sexu erasoen aurkako protokoloa indarrean egongo da.
Azken iruzkinak